XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntzak, edozeinek dakienez, elementu desberdinez osaturiko sistemak dira, sistema konpleju eta aberatsak.

Jaiotzatikakoek berek ere nahiko lan izaten dute beren hizkuntzaren aberastasunetan aurrera egiteko.

Hizkuntzak nahiko ondo menderatu arren, beti geratzen dira oraindik eskuratu gabeko hitzak, esaerak, errejistro motak... Zer esan, beraz, bigarren nahiz kanpoko hizkuntza ikasten saiatzen direnez?.

Den-dena bapatean inola ere ikasi ezin dutenez, AUKERATU eta mugatu egin behar dela kasuan kasuko ikasleek hizkuntza horretatik zer behar duten.

Nolako eta zein elementu diren beren helburuetarako beharrezko direnak.

Aukera hori, noski, erizpide diferenteen arabera egin daiteke: gramatika atalak aukeratuz, hiztegiak mugatuz, situazioak zerrendatuz (eskolan, etxean, tabernan, deportean etabarrean mintzatzeko behar dena) edota funtzioak deskribituz (norberaren aurkezpena; gustoen, gogoen, haserrearen etabarren adierazpena; informazio eskea...).

Azken urteotan, hizkuntz klaseen edukina ikasleek bete behar dituzten funtzioen arabera aukeratu eta mugatzeko joera dago.